Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiri bereko emakume bat itsumenak jota zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.
Flashak sortutako itsumenak eta sustoak beste hainbeste segundoz utzi zuten paralizatuta bezala. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Hala nola eguzki betearen dirdaia itsumen iluna den begientzat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.
Handik puska batera, begien itsumena baretu eta inguruari erreparatu dio. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.
Itsu sentitu zen, itsumenik okerraren jabe, gainera: argia ezagutu eta gero ilunpetara kondenatu izan denarena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.
Begirada galdua, berriz, itsumenarenaz gainera, hozkeriarena izan daiteke; gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremin gandutuarena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.
Harrigarri zitzaidan Gregen itsutasunaren alde hori, bere itsutasunerako zuen itsumen berezia, alegia, "ikustea" edo "begiratzea" zer zen ahaztua izatea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.
Ediporen antzera, gizakiok ez bi baino hiru edo anitz ahotsez mintzo gara: ni, zu, hura; identitaterik eza, itsumenera eramango gaituen jatorrizko bekatua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Itsumen hura gogoratze hutsak lotsatu egiten nau orain; ez, ordea, garai hartako jakin-minak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 47. orr.
Dei egin didazu, dei eta oihu, eta nire gorreria hautsi; argi eta distira eginez uxatu duzu nire itsumena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Linok itsumen momentu hori izan ez balu, txorakeria hori egin izan ez balu... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.
Halako itsumen-sentipen bat sortzen da orduan, argi-dardara deitzen duguna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
aizkolariaren itsumena (4); itsumen eta (3)