Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazteari ekin nion, itsumandoka, jalgitzen zitzaidanaz harritua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 137. orr.
Itsumandoka gurpil-aulkiaren burdinazko egitura ezaguna haztakatu eta, mugimendu sail neketsu baten ondoren, berriro aulki gainean jartzea erdietsi nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 83. orr.
Gizakia munduko gainazalean itsumandoka dabilen espeziea baizik ez da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.
Geroak erranen ene gogoa eta ene bihotza, itsu-mandoka ibili ondoan, argi berri baterat helduko diren ala ez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.
Halaber lanotzen duenean eta, bidea galdurik, itsumandoka behar delarik ibili. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Itsumandoka jotzen duen herioa injustua da zinez. Berria - Kultura 2004-03-16
Neskak aurrera egiten zuen, itsumandoka, zarata kirrinkarien nahaspilan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Bidean itsu-mandoka nindoan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.
Hara eta hona puska batean itsu-mandoka gidatu ondotik, autoa geldiarazi nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Itsu-mandoka irensten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.