Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsuki1 adlag itsu-itsuan.
Bera itsuki maite nuelako lehertarazi nuen Madrilgo Burtsa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.
Salomon, hala ere, itsuki maitemindu zen haietaz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.
Baldin eta ustez dakien hori itsuki ez sinesteko zuhurtzia eta prudentzia eduki izan balitu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Nafarroako koroaren jabeak, bere inguruan, nekez aurkituko zuen bertze inor bere nahietara hain itsuki makurtua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.
Lurraldetasunaren ideia integratzaileak Iparraldea Hegoaldeari itsuki beha jartzen du. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 74. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eta itsuki (4); itsuki maite (4)