Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astiro eta nekez, katuka jaitsi ziren itzaletan, itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Zelai zabalean barrena, belarrak eta loreak itsuka zapalduz, etsaiaren atzetik ibili ginen egun eta gau batez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.
Itsuka ari zen tiro egiten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.
Eskuak itsuka bilatu zuen ezpataren eskutokia. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.
Bazekien Tom hibernazio-aldian zela, etsipenezko aingeru beltz baten aurka borrokan itsuka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.
Palestindarrak bezala jokatzen baitira itsuka; ez hain itsuka halere, ez baitira bakarrik joaiten Amerikarren kontra, bainan bereziki Irakiar poliziaren kontra eta polizia horretan sartu nahi duten Irakiarren kontra. Herria 2004-09-23
Itsu-itsuka genbiltzan, gazteluko lubakiaren hondoan barrena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.
Denbora gehiegi daramagu itsu-itsuka, eta jakin badakigu hau ez dela biderik onena. Berria - Kultura 2004-03-27
· Andereñoaren aholkuari jarraiki, itsu-itsukako jolasean banenbil bezala interpretatzen dut Colin-maillard. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 169. orr.
Ez dago, itxurak direnez, itsu-itsukako maiteminik, izen orotarik haruntzago edo honuntzagokorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.