Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itsugarri izond itsutzen duena.

Tximista itsugarria ikusi zen, eta atearen orriak lurrera erori ziren milaka zatitan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Argitasun itsugarri batez ikusten hasi nintzen segitu behar nuen jokabidea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Paisaia argitzen du, argi itsugarri, ikaragarri, mila eguzki baino indartsuago batez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Orduan argi itsugarri batek biluztu ninduen bide erdian: ni besarkatzera heldu zen munstro orro-egilearen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Hauts hodei itsugarriak hegaldatu ziren norabide guztietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Eguzkiaren distira itsugarria Azpimunduko atea irekitzean...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

-Barkatu, jaun-andreok, eta egun on -hasi zen, bere irribarrerik itsugarriena jantzita-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura [...] pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Irudia indar itsugarriz iritsi zitzaion arkitektoari, flash baten moduan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Dirua itsua da eta itsugarria, fede guztien gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Grina itsugarri batek erabat baliogabetu zion nahimena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 214. orr.

· Inprenta lanetan aritzen ez zenean, itzultzailearen nekeak hartzen zituen gainean, begien itsugarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus