Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsuarazi, itsuaraz, itsuarazten (orobat itsutuarazi) du ad itsutzera behartu.
Bakardadeak eta deabruaren trikimailuek eta aztikeriek itsutu egin ohi dute marinela, eta horretara, haragiaren irritsarekin itsuaraziz, Sodoma galarazi zuen bekatuan erorarazi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.
Zerk itsuarazi hau hola. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 171. orr.
Nire burua plazeraren atakaraino neronek itsutuarazi behar nuelarik, hazi likitsa hatzekin bildu eta sudurrera eramaten nuen berak behin egin zuenez, kriskitin-keinu hark Almaren gomuta piztuko zidalakoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.