Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urazalean agertu gabe itsaspea itsutu eta nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Kanariak dira mundu osoan maniobra militarrek zetazeo gehien hildako lekua, bertako itsaspe malkartsua egokia delako militarrek saioak egiteko. Berria - Gaiak 2004-11-03
Berrehun eguneko marea itsaspean basera itzuli barik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.
20.000 legoa itsaspean liburuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.
Hiria aspaldi batez itsaspean egon izan balitz bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.
Zer egin dezake administrazioak fuela itsaspetik kentzeko? Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Itsaspetik otoika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.
Bat-batean esku moduko batek itsaspetik atera eta baltsara jaso zuen berriro. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.
Frantziako itsasertzeko Saint Nazaire muturreraino itsaspeetan arakatuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Otso taldeak isilpean ari dira itsaspeetan barrena, gainean nahiz inguruetan igarotzen zaien edozeri mehatxu eginez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.
donostiako itsaspeko (6); itsaspeko zinema (4)