Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamalau urte zituen eta huraxe zen bere lehenengo itsasotea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.
Urteetan, Bilboko kapitaina Habana-Camagüey-New Orleans itsasoteak egiten dabil eta, esku-ahurra bezain ondo ezagutzen ditu Kubako eta Estatu Batuetako bazter horiek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.
Ikusiak nituen nik karrakak, osaba Juanekin Lapurdira zein auzoko beste kantabresen aldera egin izaten genituen itsasote haietako askotan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.
Bazen-eta Ameriketako zein Ternuarako bidea ez ezik Filipinetakoa ere egina zuenik, halako itsasote luzeetan ageri izaten diren gaitzen eskarmentua hartuak baitziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.
Itsasote horietan ez zaio lar kostatzen inguruetan nabigatzen diren beste ontzien berri idaztea, ez eta portuetan ikusten dituen faxista-zale banderadunen gorabeherak paperean ohar modura jasotzea ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.