Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsasoratze iz itsasora joatea, itsasoan sartzea.
Eta festa, estropada, mendiko irteera, karroza erakuste, ontzi berrien itsasoratze, herriko gertatu nagusi guztiak filmatu zituen [...] Boilieu kamerarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Eta, oro har, itsasoratze osoa, Manhattango bazterrak desagertu arte, eta gero kaioak, gure segizioan bidailagun. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.
Baina arrazoiren bat edo besterengatik itsasoratzea ia ordubetez atzeratu ei zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.
Ferryak itsasoratzeaz batera, Ellenek eskua eman zion autotik jauzi egiteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.