Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bikearen kolorekoa eta bikea bezain itsaskorra du ilea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.
Munduko gauzarik itsaskorrena da hazia, ez da hala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Zakil bat zurrupatu nahi du eta haren isuri itsaskorra eztarria bustitzen sentitu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.
Kola gris itsaskorraren antzeko zerbaitez estalita zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.
Zerrenda itsaskorra ipini nuen zirrikituan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.
Hankak zinta itsaskorrez loturik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.
Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Esku hil eta itsaskor bat atera zuen kapa azpitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.
Ellenek globoen hariak ipini zituen txapel gorriko hiru neskato tximino-aurpegidunen esku zikin-itsaskorretan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.
Gailu itsaskor batzuk erabiliz, nahi erara apain daitezke Tetrak, posterrekin edo are koadroekin ere. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.
Gogaiturik nindukan lur itsaskor eta bigun hark. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.
Momentu bat eta paper tolestu horren barruko edukia ez da existitzen, zainetatik dabilkit, hegal artifizialak ematen dizkit basatza itsaskor honetatik alde egiteko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Bero itsaskor kiskalgarriaren antzeko zerbait. Txillardegi «Putzu», 1999 - 238. orr.
Zauriok [...] zornatu egiten ziren, eta itsaskor bilakatu: hala, denbora igaro ahala ezin genituen zapatak ere askatu, ezin ziren erantzi, oinetara itsasten ziren, gorputz atal berriak ziren, oinetan haziak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.
Beltz eta itsaskor dirauen lohiaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Jendea atsegina da baina ez itsaskorra; nolabaiteko tartea gordetzen dute. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.
Meritua azalduko zaio, kontzeptu madarikatu eta itsaskor legez. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 14. orr.
Oroitzapen itsaskor hori. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.
Ukitu epel, umel eta apur bat itsaskorra sentitu nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.
Hatsaren eta zerabilen perfume itsaskorraren nahasketa barru-barruraino sartu zitzaion Maizari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.
Sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.
Gau tropikala, beroa eta itsaskorra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Eguraldi likits eta egurats itsaskorra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.
Ganduaren gisako isiltasun itsaskorra hedatu ohi zen bat-batean ikasgela osoan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.
Surfari, autoei eta neskei buruzko abesti itsaskor eta sinple samarrak. Berria - Kultura 2004-09-28
Haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.
Soinu itsaskor tematia, belarrietatik sartu eta burmuinetan geratu zitzaiena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.
Catch my disease single itsaskorrak. Berria - Kultura 2006-01-12
Goldweiserren esaldi itsaskor eta gozoetan gatibu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.
Gaitz itsaskor horren kontrako beste erremedio guziak pasakorrak edo alferrikakoak baitira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.
Orain ere, asko aldatzen da pistaren itsaskortasuna goizean goizetik arratsaldera. Berria - Kirola 2004-05-09
Espektakuluaz bastante nekaturik, handik alde egitekotan nengoen; hala ere, ipurdiaren itsaskortasunagatik edo zerbait hobea ikusteko irrikaz, bertan geratu nintzen azken momentuan, fedea ez baita hain erraz galtzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.
eta itsaskor (6); eta itsaskorra (3); itsaskor eta (3)