Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zoruko estalki plastikoa altxatu, eta zementuaren pitzadurak zerrenda itsasgarri zabal eta sendo batez estali zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.
Goiburu horren azpian lerro bat dago idatzita, egunero zer ordutatik zer ordutara dagoen irekita azaltzen duena, baina estali egin dute zinta itsasgarri batez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.
Zementu itsasgarriz eta oliozko pinturaz, aurki konpondu ahal izango da komuneko ontzia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.
Paper itsasgarri bat eman zion Perretteri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Irudi itsasgarri batzuk eskuratu zituen andreak handik edo hemendik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.
Aitari esker, nire posta txartelen bilduma osoa eta nire zinemako izarren argazkiak lehendik ekarriak baitzituen, horrekin guztiarekin horma oso bat apaindu ahal izan dut, horiek itsasgarriz itsatsiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.
Modu honetako nahasteak ditugu hormetako pinturetan, bernizetan, itsasgarrietan... Berria - Gaiak 2004-09-30
Bikotekideak elkar lotzen dituen itsasgarria da sexua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.
Ulertu nuen ezin zela harekin bizi, haren izaerari eta jokabideari gizakien arteko harremanek behar duten itsasgarria falta zitzaiela. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.
Atean, itsasgarri bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.