Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bela-untzian, "Route du rhum" itsasbideko golko gaixtoenak beharko ditu iragan, uhain eta ekaitz ikaragarriak gainditu, Pointe à Pitre-raino heltzeko. Herria 2002-11-07
Eta garraio pisuak berdin itsasbidez edo treinbidez egin ditezkelarik, nolaz ez dira bada oraino abiatzen hortarako behar litezken obrak? Herria 2001-11-15
Ameriketarako edo Afrikarako joan-etorriak, harako itsas bideak eta zilipurdiak ezagunak zituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Arinki jaioak, arinki ibiliak lur eta itsas bideetan barrena, atzera begiratzeko astirik gabe, arinki galduak eta haizearen mende, azkenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.
Cervera itsasontzi faxista zebilela aste guztian Hondarribiatik Zarautza bitarteko itsasbidea egiten, eta alferrik zela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.
Duba eta Safagako portuen arteko itsasbidea egiten ari zen Salem Express ontzia. Berria - Mundua 2006-02-04
Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldera iritsi eta Sudango urrearen aldera itsasbide bat zabaltzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen [Portugal], Afrikako bi isurialdeak, eta, horren ondorioz, Indietarako itsasbidea bereturik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Itsasbiderako behar ziren janariak. Elizen arteko biblia DnGr 3,12
Gu Tirotik Ptolemaidara joan ginen, hala geure itsasbidea bukatuz. Elizen arteko biblia Eg 21,7