Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen untzia bertan sartzea erabaki zuten. Elizen arteko biblia Eg 27,39
Beren herrian itsasadar egokirik ez dagoela, moilarik ez dutela. Berria - Kirola 2006-01-25
Zaldi lasterketak egiteko kristalezko plataforma erraldoia ipini nahi dutela itsasadar gainean, Guggenheim paretik Areatzako zubiraino... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.
Itsasadar ondoko igarobideetatik. Berria - Harian 2005-02-26
Vigoko itsasadarrean, marisko haztegiak dira nagusi. Berria - Kirola 2004-08-08
Bizkaiko beste itsasadar handia, Urdaibaiko erreserba. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 27. orr.
Itsasadarreko ur ilunei begira. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.
Udaletxeko zubia zeharkatu dugu itsas adarraren ur geldoa hor behean dugula. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 62. orr.
Zazpiak puntuan baitaukat lehenengo katamarana itsasadarra pasatzeko... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Pasaiako itsas adarraren muturrean dago, atzera egitean mareak lehorrean uzten duen leku batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Itsasadarreko bokaletik gertu zeuden hondartzak eta itsaslabarrak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.
Itxasadarrean zenbat eta gorago, aldaketa handiagoa. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Hilotzak itsasadarrean gora eta behera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.
Ezagutzen dituzue itsasadarraren babesa utzi eta ortzi-muga zabalera, ekaitzen legera aurreratzen diren amilburu zorrotzak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
bilboko itsasadarra (4); bilboko itsasadarrean (9); burdinazko itsasadarra (3); eta itsasadarraren (3); itsasadarraren alde (4); itsasadarraz bestaldeko (3); itsasadarrean barrena (4); itsasadarrean gora (4); itsasadarrera ematen (3)