Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Itsas zabalean oraindik, kostatik berrogeita hamarretik gora kilometrora. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
Egiptoko Hurgada portutik 70 kilometro itsas zabalean hondoratu zen ontzia. Berria - Mundua 2006-02-04
1.500. urtean, itsas zabalean nabigatzen ari zela, Amerikaren parean, eremu marroi itzel harekin egin zuen topo espainiar kapitain batek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Uretara suil bat bota, eta ura dastatu zuen: ur geza itsas zabalean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean, ontziaren bidea itsaso zabalean. Elizen arteko biblia EsZ 30,19
Itsas-zabaleko eginak diren hamalau ontzi handi. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 37. orr.
Itsaso zabaleko ontziek garraiatzen zituzten zure merkantziak. Elizen arteko biblia Ez 27,25
Uztailetik protestan ari dira itsas zabaleko plataformetako langileak. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Hango ontzioletan, berriz, askotariko ontziak egiten dira: bai itsas zabalekoak, bai Nilo ibaian barrena joango direnak [...] eta bai hondoa laua dutenak, hiri inguruko zingiretarako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Azaroaren 13an hasi zen itsasuntzia kraskatzen Galiziako kostaldetarik hurbil eta, Aznar-ek itsas zabalera urrunarazirik, azaroaren 19an urperatu zen bere petrolaki guziarekin. Herria 2003-11-20
Nire DC-4-a, Mexico-Cityranzko bidean, [...] itsas zabalaren gainean bihurkada egin eta zeru gorian murgilduz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.
Jendea hain gaztetxotan bizitzaren itsas zabalean gurutzatzen denean, euren arteko elkar ezagutza oso azalekoa izanen da derrigor. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.
Pertsonaiak deserrotuta agertu zaizkigu, giza harremanak arront urriak dira, sustrai ezak bakardadearen itsas zabalera bultzatzen du gizakia. Berria - Kultura 2004-12-02