Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsas uhin iz itsasoko uhina. ik olatu.
Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut. Elizen arteko biblia Za 10,11
Itsas uhin erraldoiak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.
Gizona baino handiagoa zelakoan, itsas uhinei agindu eta mendi-gailurrak balantzan pisa zitzakeela uste zuena. Elizen arteko biblia 2 M 9,8
Itsas uhinen leherketa geldoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 191. orr.
Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.