Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsas haizeak jotzen duenean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Florenten aurpegian itsas haize bolada hozkirri batek jo zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Zeren, hegoa bizkortzen hasi orduko, lotsagabetzen denean, itsas haizea ekartzerainoko buelta hartzen baitu: Hegoaren ondotik, ipar euria gogotik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.
Egunez, gora igoarazten zituzten txandaka, […] itsas haizea har zezaten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.
Itsas haize goxoko gau izarratuak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.
Itsas haizearen ziztuen gibeletik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.
Txirula joka hasi zen: haize txikia itsas haize handiarekin lehian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Hala sartzen zen itsas haizea ontziko zirrikuetatik, ontziko mastartetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.