Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsas elefante (orobat itsaselefante) iz itsas txakurraren familiako ugaztuna, azala gris ilunekoa, zeinaren arrak mutur luzea baitu (Mirounga sp.).
Haragi gehiegirekin eta larru handiegiarekin aldi berean, itsas elefantea bezala. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Eta itsaselefanteak ere ikusiko dira, izotzen artetik, beren buru bizkarren dirdira erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.