Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zernez harantzago itsasoa ez dela nabigagarria han hondo gutxikoa delako, limoz eta itsas belarrez betea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.
Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari. Ura leporaino heldu zitzaidan, itsas leizeak inguratu ninduen, itsas belarrak buruan bildu zitzaizkidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.
Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Itsas-belar biltzale horiek aste huntan badoatzi berriz itsasorat, zikin eta ondarkin biltzen artzeko. Herria 2003-10-30
Arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, itsas-belar sorta luze bat loretan! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.
Orain arte adituek ezagutzen ez zituzten 12 itsas belar espezie. Berria - Gaiak 2006-02-15
Ahizpatasuna uhartea zenez, mihiz eta ezpainez emaztearen bahiak oro milikatzekoak ziren, itsas belar malgu gazien sasiak errotik kendu ondoan, norberaren uhartearen bila, antsiaz lehertu errauts arin bilakatu aitzin. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 112. orr.