Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut inoiz idunekorik jantzi orain arte eta itolarria eragiten dit. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.
Itolarria sentitu duzu, atzamar bat lepoaren ingurua tinko estutuz, bulego horretatik alde egin beharra. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.
Poltsa buruan jarri eta lepoan estututa itolarria eragin ziotela. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Butanol isuria izan zen, eta arnasketa arazoak, zorabioak eta itolarria eragin zuen auzokideen artean. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Halako batean, zerbait ahaztu zuelako usteak itolarria eragin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.
Aztarrika dabilzkit hatzak lurrean, eroen moduan atzaparka, baina itolarria sartu zait. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.
Sekulako itolarria sentitzen zuen, eta neskaren birikek eztarritik irten nahi zutela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Kalamuaren TCH sustantziak bronkodilatazioa areagotzen du; hala, asma eta horrek dakarren itolarria arintzen ditu. Berria - Harian 2005-04-17
Itolarririk edo osteoporosis arazorik ez duten 50 eta 60 urte arteko emakumeek ez lukete hormonarik hartu beharko. Berria - Gaiak 2004-05-13
Aroa beroa zen; itolarria autobusaren barnean. Berria - Harian 2005-05-28
"Hau itolarria!", pentsatu nuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Kulpabilitatez, itolarriz, gogorazen zara Luisez, norbaiti zerbait zor bazenio bezala. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 112. orr.
Itolarriko hiria Bonbai. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 209. orr.
Gaztelu isil hark itolarrizko sentipen pisu bat eragiten zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.
Ez dakit nola egin genuen topo biok behe-ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.
Hona non diru aldetik itolarrian kasik aurkitzen den helduen euskalduntze elkartea. Herria 2002-12-19
Egunkariaren itolarri ekonomikoa. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Hauexek jasan baitzituzten, bete-betean, kearen erasoak eragindako lehen itolarri-kasuak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.
Haren ahotsean bada itolarri-zantzu bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Graemetarren jauregia izan zitzaion babesleku, baina, egoitza dotore hura ere estua eta itolarri-eragilea bilakatu zitzaionean, Edinburgo hirira joaten hasi zen barrena pozoitzen zion atsekabetasunetik ihesi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.
Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian. Hor da, tente, besoak zabalik, estigmen zain balego bezala; ahoa irekia du, itolarrian. Itolarrian nintzen, izerdi hotz batek gorputz osoa hartu zidan, hildakoa bezain zurbil geratu nintzen eta ezin arnasa hartu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Hantxe nengoen ni, behiala ura horren maite izan nuen hau, han, [...], itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.
Hura Exkaluren nahasmena, itolarriaren eta mozkorraren artean, "Apolok ihes egin zidak", "segiok azkar" eta gisakoak heriosuharrean esaten zituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Arrantzale tipiak itolarrian dira. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Gobernuak, diru laguntzak murriztuta, ikerkuntza «itolarrian» utzi duela salatu dute ikertzaileek. Berria - Gaiak 2004-03-10
estututa itolarria eragin (3); eta itolarria (5); itolarria eragin (10); itolarria eragiten (4); itolarria sentitu (8); itolarria sentitzen (3)