Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teilatuak itoginak ditu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.
Ukuiluan ekaitzaldi bakoitzean itoginak izaten ziren, goitik, lastategitik irazten baitzen ura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Putzu bat zegoen lurrean, elizak itokinak zeuzkan seinale. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.
Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.
Gelaren izkina batean, beste itogin baten zarata entzuten zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.
Erabat aldatuko du orain duen sabai zaharkitu, zulatu eta itoginez betea. Berria - Kirola 2004-11-12
Itoginez jositako aterpe batetik bestera. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.
Itokin eskerga zeukan ziega ziztrin batean, kopetan jo zidan ur tanta lekuko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.
Gora, sabaira joan zitzaizkion begiak, bat-batean, itogina egon behar zuen lekura. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 174. orr.
Gure neskato bikain, kementsu eta trufaria itogina bera baino gogaikarriagoa bihurtu zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.
Betiko itoginak harria zulatzen duela diote. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Nahiago dute itsuak izan sistema zaharrari egiten ari zaizkion pitzadura, zirrikitu eta itoginen aurrean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.
Hau ere itunaren itogina da, bertan ez dagoelako mugaz gaindiko lankidetzaren onarpen juridikorik. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Arranguraren itoginak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 56. orr.
Hitz jarioa ideien itokinetatik sortu ohi da sarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.