Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretasun gero eta ezagunago bat hesteetatik gorantz, itobehar bat aurpegiraino, zeure burkideen zabarkeria ezin mesprezatuaren amorrua. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.
Udako gau izartsua genuen, [...] paseatzeko aproposa, egun argiko ito-beharra ahantzaraztera etorritako haixe mehe baten kulunkan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Ametsa ote bularreko oinazearena, eta ondoriozko ito-beharra? Txillardegi «Putzu», 1999 - 368. orr.
Irtenbide txiki bat frankismoaren ito behar hartan bere seme-alabentzat. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.
Alprojari sos bat eman dion lukurreroa ito-behar handiagoan dago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 181. orr.
Sobera dago esatea, itobeharren ondorioz, izua ez ezik herioa ere zabaldu zela hiri osoan zehar. tabakoaren keak eta koktelek sortarazitako itobeharraren eta solasaldi gogaikarriaren ondoren. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.