Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
iteuli 1 iz behiei eta kidekoei erasotzen dien ezpara (Tabanus bovinus).
Iteulia [...] erabili dugu berriz tabanus bobinus izendatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.
Dena den, liztorrak, erleak bezalatsu, zirikatu edo amorratuz gero, eraso lezake ganadua, baina nekez abeak, ezpadak edo iteuliak bezala senez odol bila zuzenean ganadua eraso. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.
2 irud
Limes mehatxatuaren atzeko botereak ahalegin bat egin behar du, giza indar edo ekipamendu edo dirutan neurtuta, batere proportziorik gabea bere aurkako iteulien baliabide eskasekiko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.