Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ez, ez da halakorik gertatuko"; honela erantzuten dio galdetegiaren hamabigarren itemari, artikuluaren eranskinean ageri denez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.
Ikasleek proba bakoitzaren itemen %20 gainditu behar izan dituzte. Berria - Harian 2005-04-26
-Lopeztarren argazki-albuma... -murmurikatu du aitak, amak emandako zerrendatik lehenengo itema errepikatuz-. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.
Izan ere, guk euskaraz hitz egiten genuen -euskaraz ere bai-, eta horrek item berri bat eransten zion sinonimoen zerrendari: aldeano esaten zuenak palurdo zioen, palurdo zioenak cashero, cashero zioenak vasco edo vascorro. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Aurreko itemari jarraituz, natur ingurunea menderatuz aurrerapen zientifikoa sortzen da, eta fenomeno soziokulturalak aurrerapen zientifikoaren arabera garatzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.
Oinarriaren eta eraikinaren gainerako guztiaren arteko erlazioa ezin da, hortaz, kontzeptuala izan; ez da logikoa ezta inferentziala ere, erlazio horiek item proposizional edo kontzeptualen artean gertatzen baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.