Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itaxur (16 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; orobat itaixur g.er.) 1 iz itogina.
Urte osoak iraganen dire nihor ohartu gabe itaxur hetaz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 189. orr.
Orduan ziren ohartu itaxur bat ederra bazela gainean, ezkerretik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 114. orr.
Itaxurak barnean estaia batetik bestera, kanpoan euriaren nigar herresta hitsak murruetarik behera, lehen xuri izanak, orain huntz-ostoak janak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Itaxurak abiatzen zaizko lehenik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 189. orr.
2 irud
70 urte eta beti berdin gazte, ez da deneri emana, adin hortako jende ainitzek badituzte itaxurak, elkarte frangok ere ba! Herria 2005-10-20