Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abaildurak jota zegoen, polizien itaunketa bere azalean bizi izan balu bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 94. orr.
Batek berehala eraman zuen Anjel handik, bigarrena etxe guztia hasi zen miatzen eta hirugarrenak itaunketa azkar bat egin zidan. Itaunketek, kriminalisten arabera, espiralean garatu behar dute gertakizuna, nolabait esateko, baina sekula ez zuzen-zuzenean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 52. orr.
Berrogei bat minutu iraun zuen itaunketak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.
Itaunketak alferrikoak dira, delituaren aitorpena alferrikoa den bezala, beste froga batzuek baieztatzen dutenean erruduntasuna. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.
Inkisizioaren itaunketa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 224. orr.
Tsarrak itaunketa eten zuen une batez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.
Itaunketari ekin zion, izena emateko eta abar. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.
Erantzunaren zain egon gabe, hainbat abarretan banatutako itaunketa bati ekin zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 229. orr.
1979aren hasieran, itaunketa egin nionean, "errukarria" zela esan zuen, "gorputz aldetik, behintzat", eta gero: "Bizimodu petrala da, hauxe". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Halako batean itaunketak hasten dira, eta egun batean B. jaunak, tortura gelara itzuli aurretik, liburu bat lapurtzen du, berak nahi bezala Homero edo Goetherena izan beharrean, xake maisuen partidak jasotzen dituena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.
Itaunketa egin zitzaien gazteei, errudunaren aurrez aurre jarri zituzten, eta esan zuten kili-kili etengabea sentitzen zutela gorputzeko parte batzuetan, eta deabrua zutela barruan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Itaunketa egingo zigutela eta bertan fusilatuko gintuztela agindurik, gure inguruan arranditsu kokatu ziren, eta han abiatu ginen mendatera bidean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.
-Ez niri egin itaunketarik, epaile jauna, nik ez dakit ezer horretaz -esan zuen, bere betile luzeak beheititzeaz batera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.
itaunketa egin (5); itaunketa egiteko (4); zuen itaunketa (3)