Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itaunka adlag galdezka.
Bus geltokiaren inguruan ibili naiz itaunka denbora luzean, eta azkenean lau gizonekin elkartu eta denon artean taxi-gidari batekin egin dugu tratua. apur bat harriturik begiratu zidaten kontalari bizardunari itaunka hasi nintzaionean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.
Bide bertsutik jarraitu dut itaunka: [...]. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.
Zorionaz itaunka ematen dugu bizitza osoa. Pako Aristi «Note book», 2005 - 86. orr.
Lecœur andrea bere buruari itaunka jardun zen luze. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.