Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Komuna hor aurrean da, ezta? -itaundu zuen Eusebiak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 149. orr.
-Rigakoa zara? -itaundu zion lehenbizi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.
Baina -itaundu nion nik- zergatik egin zuen ihes Rosemundek? Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 15. orr.
-Izotzik? -itaundu zion, bertan zegoela jakin zezan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 216. orr.
-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.
Rufinoren estiloaz itauntzean, dino: [...]. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.
Ea Mentxu goian zegoen itaundu zion Joseluk amari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 103. orr.
Kafe bat hartu nahi ote zuen itaundu zion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.
Emakumezkoen literaturaren balioez aritzeko, nahitaez nazioartean arrakasta lortu behar ote den itaundu nion neure buruari. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.
Euren buruari itaunduko deutsee ea zer egin behar daben. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 25. orr.
Ez nion itaundu zer aditu zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 340. orr.
Gehien zeinetan gozetan dauen itaundurik, berari danerik gustetan ei jako, baita kantetea be. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 27. orr.
-CIAk behin baino gehiagotan itaundu ninduen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.
Gainera, 50 bat gizonezko itaundu zituzten. Berria - Mundua 2004-03-26
bat itaundu (3); besterik itaundu (3); ez nion itaundu (7); itaundu behar (3); itaundu eustan (3); itaundu gura (3); itaundu izan (3); itaundu nion (27); itaundu nuen (3); itaundu zidan (16); itaundu zien (6); itaundu zion (49); itaundu zuen (30); itaundu zuten (3); itauntzen du (3); nion itaundu (7); ote zuen itaundu (4); zuen itaundu (4)