Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruan, berriz, banuen hamaika itaun. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.
Estiloari, gaiari edo tonuari buruzko galderak egiteaz gainera, idazleak entzuten ditu itaun deserosoagoak ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
Ez da galdera erretorikoa, ezta ironikoa ere, zuk zeuk erantzun beharreko itauna baizik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.
"Nor dabil hor" itaun marrantatua entzun zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 104. orr.
Aitzinean Ximurra edo Charly izanez gero, itaun jakina etorriko zen ondotik: "baina jo huen, bai ala ez?". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Nedak ere ez daki itaun horri erantzuten. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.
Itaun guztiei erantzuten saiatu nintzen ni epaiketan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 11. orr.
-Gustatu al zaik? -osabaren itauna. Aitor Arana «Onan», 2000 - 60. orr.
-Ez duzu berriz ere ikusi -itauna baino areago, egiaztapena zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.
Hortik aurrera itaun andana luzea etorri da. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 119. orr.
Itaun-erantzunak begitantzen eman nuen gaua. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.
-Eta jainkoa? -itaun egin zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.
Zein fedetakoak ote ziren haiek itaun egin nion neure buruari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.
Dena ongi, Joanes? -begirune hutsez egin zion itaun. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.
Inor ez zen ausartu, ordea, gai hartaz itaunik egitera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.
· Haatik, bost ardura zion, itxuraz, hark Igeldokoari, ez baitzion hartaz beste itaunik egin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.
Andreak eta seme-alabak itaun asko egin zizkidaten baina ez nien ia ezertxo ere erantzun. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.
Horregatik harritu da tabernaria kanpotarrak berriro itaun bera egin dionean handik ordu erdira. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 58. orr.
-Ez hintzen geroztik ezkonduko, ala bai? -batentzako tokia zegoen eskailera hartan, eta bera aurretik zihoanez, Mentxuk burua jiratu zuen itauna egiteko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 83. orr.
Itauna egiteko moduan zorabioaren halako aire bat bazen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 294. orr.
beste itaun (4); beste itaun bat (3); eta itaun (4); itaun bat (4); itaun egin (8); itaun egin zidan (3); itauna egin (5), itaunei erantzuten (3)