Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
isuski-garratz (corpusean isuskigarratz soilik) iz zuhaixka arantzaduna, lore horiak eta fruitu gorri jateko onak ematen dituena (Berberis vulgaris).
Bidea hutsik zegoen erabat; lahar edo intxusa adarren bat, soilik, isuskigarratz mordoskaren bat, odola bezain gorri, azaltzen zen bakarrik han-hemenka, zanga ertzetik. Zanga ertzean nahasirik zeuden errubia bezain gorri ziren isuskigarratzak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.