Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isurtze (orobat ixurtze g.er.) iz (isurkari bat) dagoen ontzia irauliz edo makurtuz eroraraztea. ik isurketa; isurpen.

Aitaren birika zulatuen isurtze hotsaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 429. orr.

Jainkoaren dohaina gugan isurtze soila baizik ez da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Gizakiak harrigarriro atxikitzen zaizkie beren lege eta ohiturei […]; haiek aldatuz gero, nekez saihestuko dira nahasmendu eta odol-isurtze handiak, herrialde guztien historiek erakusten digutenez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Odol isurtze izugarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Baina euriaren isurtze doinu erregularra baizik ez zuen entzun.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

Urtean lau libururen harpidetza hartu [...] banku bidez diru-ixurtze automatikoa eginez argitaletxearen kondura.  Herria   2005-07-07

Sendagileak esan zidan garaiz aurreko isurtze arazoak seriotasunez kontuan hartzekoak zirela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isurtzerik gabe (3); odol isurtze (10); odol isurtzerik (3); odol isurtzerik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus