Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da ura gehien estimatzen duen isurkina. Ardo zuria atera zuen Mirandek, bi edalontzi ttikitan, isurkin hura emakumearen azalera lehenbailehen kanporatu eta aingeru aurpegi hura izerdituago ikusteko irrikaz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.
Hor dago ingelesek kafea deitzen dioten isurkin hori. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.
Dakizuenez, lapiko batek gehiegi irakiten duenean, isurkinak gainezka egiten du ezinbestez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.
Nire desioa piztuta zegoen eta nire isurkinak nire iztarretan behera iragazten sentitzen nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.
Gure gorputzaren osaketak, gure organoek, gure isurkinen ibilerak, gure abere-sen indartsuak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.
Idatzi egin nahi nuen, arimara isurkin ezezagun bat baitzetorkidan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.
Sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.