Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste pitxer bateko isurkariaz bete zuen gero edalontzia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.
Hanka zabalik datzan artean, isurkari batez bustitzen dute burutik oinetaraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
Nafta likidoa botatzen dute itsasora, eta isurkari hori gainean geratzen da, urak baino dentsitate txikiagoa izanik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.
Janari sendo trinkoak ez zituzten inoiz ukitu, eta isurkarietan, ura eta esnea edan zuten batez ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.
Buluzten gituzte, bilo-bizarrak mozten, produktu batekin emokatzen eta gorputz eta buru alimaleko untzi batean murgiltzen gituzte, barnean den ixurkariak larrua erretzen baitauku. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Nire barne muinetako isurkari zurixka, etsimenduaren zuku mindua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Erasogileek dendaren erakusleihoa hautsi eta isurkari sukoia jaurti zuten. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Erregai isurkariak bultzaturik 2,5 segundo besterik ez zen egon airean eta 56 metro kurritu zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.
Jakina da Asiaren erdialdeko lurra belaki bat bezalakoa dela, hidrogeno karburo isurkariz blaitua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.
Odola, malkoak eta tinta: emakumeak izaki isurkariak dira eta, bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.
Latexak bai, latexak bete-betean ematen du isurkari-itxura. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.
Bihotzeko gutxiegitasunak eragindako isurkari-euspenari zor zitzaizkion kilootako batzuk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
· Giza isurkari oro isuri izan da noizbait nire taxiko atzeko eserlekura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
eta isurkari (3); isurkari bat (4)