Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi solairuko baserri zabala da, hormak harrizkoak eta sendoak, teilatua bi isurialdekoa eta gorria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.
Beste isurialdean esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Hala, Etruria eta Kanpania aldera begiratzen duen isurialdea eguteran geratzen da eta egun guztian hartzen du eguzkiak bere ibilian duen indarra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.
Beste isurialdea Adriatikora begira gelditzen da eta iparraldeko eskualderantz etzaten da, eta etengabeko lur-eremuak ditu itzalean eta laiotzean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.
Portugal aurrena [...] Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen, Afrikako bi isurialdeak, eta, horren ondorioz, Indietarako itsasbidea bereturik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.