Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harkaitzaren isuri hezeek bustiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.
Kolakaoaren marroiak kutsatuko du, estoldaren isuriak ibaia bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.
Emaztearen hankartetik isuri gorri eta beroa bazetorren burrustan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Gozatzeko momentuan, gizonak [...] ezin du neska utzi hainbeste esanahi eta sinbolo gordetzen duen isuri hori gabe, ezin du neska utzi hain isuri misteriotsua jaso gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.
Joan-etorri sakoneko mugimendu bati ekin eta, azkenik, plazerrez arnasestuka, isuri bizigai epela botatzen dio erraietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.
Zakil bat zurrupatu nahi du eta haren isuri itsaskorra eztarria bustitzen sentitu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.
Malkoen isuri errazak areagotzen dio mintzoari sentikortasuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.
Ostiralean itxi zuten, lantegian isuri erradioaktiboak igarri ostean. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Isuri kutsagarrien kezka dute Mantxako itsasartean. Berria - Gaiak 2006-02-02
1997ko urrian izan zen lehendabiziko isuri garrantzitsua: butanol isuria izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
Lidia, badakizu Ternik pleurako isuria duela? Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.
Lehenengo maila, [...] energia psikikoaren isuri "librearen" eremua da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Irakurriz arintzen zuen orduen isuri geldia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.
-Baina, gizona -esan zuen azkenean Txitxikovek, itxuraz amaierarik ez zuen erretolika haren isuri oparoak harriturik-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.
Gaueko begiraldi horrek gogoeta asaldagarrizko halako isuri gisako bat eragiten zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.
Testuari eman nahi izan dion isuri gozoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso, janari gaziaren eta giza isuri izerdituaren arteko nahasmenaren adierazle. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Aurpegian jasotako kolpeek burmuinean eragindako odol isuri baten ondorioz hil zen aktore frantziarra, autopsiak argitu zuenez. Berria - Kultura 2004-03-19
Hagaxka berarekin bi kono horiek lasaituz edo estutuz lortuko da ontzian erortzen den ur-isuria indar gehiagorekin edo gutxiagorekin erortzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi; koloka ditut hezur guztiak. Elizen arteko biblia Sal 22,15
Gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.
Ez zen sumatzen ez zuzi ez bestelako argi iturri artifizialik; hala ere bazen izpi indartsuzko argi isuri bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.
Azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.
Ezin eutsi izan nion hazi-isuriari.. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Ateraldi eta bertso isuri ezin agortuzkoaz alaitzen zituen oraindik ere ezkontzak, gazte denboretan bezalaxe. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Gelatxo zen harrobia, iturria, amaitzen ez zen pieza-isuria. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.
Zoladura egingo da bi hatz inguruko lodiera duten teserak erabiliz, eta bi hatzeko isuria emanez hamar oin bakoitzeko Tinpanoaren gainean gailurra, astazaldiak eta petralak jarriko dira, kontuan hartuz isuriak teilatu osoaren heren batekoa beharko duela izan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Piezak jarrita daudenean eta beren isuri egokia eman zaienean, ondo igurtziko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Lurra zanpatu ondoren hartxintxar edo adreilu birrinduzko zoladura zabaltzen da, isuria emanez hodiak erreten aldera jaisteko moduan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Hantxe bereizten baitira bi aldeetarako isuriak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.
Han mendebal isurian dauden harkaitz-mendiak joz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.
Mediterranear isurian laborantzaren mekanizazio handiak eraldaketa sakonak gauzatu ditu ingurumenean. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Lehen mendigoizale nintzena mendibehezale bihurtu nintzen, neure arima barruko isuri ilunari men eginik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.
Jesusen errukia eta behartsuenganako isuria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.
Ez zela hori Leizarragaren berezko isuria. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 30. orr.
Azkarateren bertsoen gaiak ugariak dira, baina isuri berezia ageri du egileak politikarako. Berria - Kultura 2004-04-14
Kristau erlisioan badaude bi alderdi, teilatu batean bezala, bi eskualde, bi joera eta isuri: bata dinamikoa, ernea, beti aitzina joailea, konkistatzailea, [...]; bestea lasaia, baketxua, amultxua. familiako tradizioz zetorkion karlistenganako isuria eta zaletasuna. Herria 2001-02-22
Gure lagun maiteari hortik heldu ote zaio edertasunaren zeru urdinerat deraman ixuria? Herria 2003-05-29
"Haragiaren borondatea" esatean adierazten du, haragi-irritserako isuria, gizakiaren borondatearen aurka dagoena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Euskara giputzarenganako isuria sumatu dute Aranon, Areson eta Leitzan, hizkera horiek aztertu berri dituzten Juan Jose Zubirik eta Mikel Olanok ere. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.
Urak maldan beherako isuria hartzen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.
Barruko ixuria eta hotsak lehenago dira legearen letra baino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
Izan al liteke sasoi beteak eta gainez egindako osasun eta bizi-indar batek ekarritako gogo-ixuri bat, gauza gogor, espantagarri, gaizto eta bizi-nahasgarrietara garamatzana? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Ondorioz, palmondoak zimeldu egin ziren, eta maitasun isuria ahitu. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak. Elizen arteko biblia Jb 20,28
Baina, isurian dator, harri tartean jauzika, murmurio eta apar dariola inoizka. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
Alaitasun iturria, isurian hasiz gero erresuma osoa irri algaraka jartzeko modukoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.
Isurian sartzen zen argi hotza beiratetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Gastoni, berriz, isurian ateratzen zitzaion hitza, haserrerik edo gorrotorik gabe, harrotu ere gabe, soilik eta biluzik, begia apaltzeko moduan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.
dioxido isuriak (4); eta isuria (6); eta isuriak (6); eta isurien (3); garun isuria (3); garun isuria izan (3); garuneko isuria (3); garuneko isuria izan (3); gas isuri (9); gas isuri baten (5); gas kutsagarrien isuria (3); gas kutsakorren isuriak (3); gertatu zen isuria (3); hazi isuria (3); isuri bat (15); isuri bat izan (3); isuri batek (6); isuri baten (11); isuri baten ondorioz (9); isuri baten ondorioz (9); isuri hori (7); isuri kutsagarrien (4); isuri oparoa (3); isuria du (4); isuria eragin (3); isuria eragoztea (4); isuria eragoztea da (3); isuria eta (7); isuria hain (3); isuria izan (20); isuria izan zuen (6); isuria zuela (3); isuriak eta (4); isuriaren jatorria (6); isuriaren ondorioak (4); isuriaren ondorioz (6); isuriaz eta (3); isurien ondorioz (3); isuriren bat (5); isuririk ez (3); karbono dioxido isuriak (4); kutsagarrien isuria (4); kutsakorren isuriak (3); malko isuri (8); odol isuri (9); odol isuria (25); odol isuria eragoztea (4); odol isuria eta (3); odol isuria izan (8); odol isuriak (7); odol isuriaren (3); odolaren isuria (3); olio isuri (4); petrolio isuri (8); pleurako isuria (3); ur isuri (7); ur isuria (6); zen isuria (3); zuen isuria (3); zuten isuria (3)