Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
isurbera (orobat ixurbera) izond isurtzeko joera duena.
Eta utzi izan baliote, di-da, bi minutuan amaitua izango zuen lana, kito; ixurbera kronikoa baitzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Jainkoaren borondateak, esentziaren gaindiko aberastasunaren ugaritasunak eraginik, gainez dagi elkar-batasunean, San Agustinek dioenez: "Jainkoa, ontasun gorena, berez da isurbera". Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Gure Orixe handiak hau idatzi zuen A. Basile Joannatéguy-ren idazkeraz: "Au dut euskal idazleetan maiteena... Idazkera biguina, ixurbera, argia du... behin eskuetara ezkero txoratzen du Joannatéguy-k". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.