Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
isundu, isun, isuntzen du ad isuna jarri.
Lan ikuskaritzak istripuaren lekua aztertu eta enpresak segurtasun neurriak ez zeuzkala ikusita isundu egin zuen. Berria - Ekonomia 2004-09-11
Soinua errepide nagusian jotzen zuten, errepidea publikoa zenez han ezin zen isundu, eta Abadiñoko aguazilak eta Urkiolako apaizak begira egoten ziren, errepidetik ateraz gero isuntzeko. Berria - Kultura 2004-09-28
Urte osoan debekatua dute xori honi kalterik egitea, eta isunduta haren habiak zapuztaraztea edo habiatik arrautzarik harrapatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.