Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

istilu 1 iz iskanbila, anabasa, kontu korapilotsua.

Istiluaren zalaparta zabaldu da berehala giroan, pauso arin batzuk antzeman dituzue pasilloan barrena; zuen bila datoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean, ikusi zuen Jesusek hango istilua, jendea negarrez eta garrasika.  Elizen arteko biblia   Mk 5,38

Parisko ia matxinada eta istilu guztietan parte hartu du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik egon.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Kalean istilu pixka bat atera dute, etorri da Pitito Kapitaina.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 165. orr.

La Salleko pasillo eta gelak goibelak iruditzen zitzaizkidan; [...]; gure arteko istiluak -herri txikietako ikasleek lehia gogorra geneukan hirikoekin- txoroak, arinak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Urtebete geroago, istiluak hasi ziren, eta Geronimo gerra bidean jarri zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 93. orr.

-Segi, Mona, goazen! -esan nion, besotik helduta, beste istilu batean sartuko ote zen beldurrez.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 20. orr.

Han goitik bere ikaragarritasun osoan ikusi ohi nituen manifestazioak, eta, egia esateko, poza ematen zidan neure burua istilu hartatik libre ikusteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

-Ez zakinat zer istilu darabilten denda horretan -esan zuen neskazaharrak-, baina nik ez zionat usain onik hartzen...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

2 (izenondoekin)

Alberto Fujimorik erraz irabazi ditu hauteskundeak eta, istilu handiak zabaldu diren arren, bere hirugarren agintaldia hasiko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 46. orr.

Agintariek bere buruaz beste egin zuela esan zuten [...] baina istilu larriak piztu ziren Alemania guztian haren hileta egunetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 103. orr.

Istilu gorriak izan ziren atzo Navalen.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

1984 urtealdian, baina, Punjaben askatasuna iristeko grina areagotu eta istilu gorriak sortu ziren gobernu zentralaren eta sikhen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 53. orr.

Istilu ozenena plazan entzun, eta pentsatu ninan han jendearen artean jaitsi egingo zitzaidala beldurra. Istilu eta borroka ikaragarria zegoen gau eta egun hiri osoan, aspalditik elkarren etsai ziren bi alderdiren eraginez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Gauez ateratzen naizen bakoitzean, istilu politikoren batean sartu behar dudala pentsatzen ditek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Jai baketsuak izan dira, istilu politikorik gabeak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Charleroy inguruan istilu are gogorragoak izan ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 111. orr.

3 arazoa, gorabehera.

Jabeak buruhauste eta istilu nahikorik izana zuen Tigrerekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Gehienak etxeko istilu eta gorabehera beltzekin hurbiltzen zaizkigu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Egunero izango dituzu istiluak eta buruhausteak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Naziorik aurreratuenetan ere istilu gorriak sortzen dituzte arratoiek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Istilu galantean sartu nauzu!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Charlie eta biok istilu larritan sartu ginen, kontu harengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Geroztik gurasoekin istilu latzak izan zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

Enpresek istilu ezagunak izan dituzte beren jarduera ekonomikoaren ondorioa dela medio (istilu ekologikoak, finantzarioak, lan egoerari buruzkoak, eta abar).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

Istilu bat izan zuen ikaskide batekin: tresna bat lapurtu zioten neskari, eta hark ikaskide bati egotzi zion errua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 146. orr.

Orain badakit, zergatik izaten duten hainbeste istilu oinetakoekin gure emakumeok.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Drogazaleek beren istiluak pistola dantzatuz konpontzen dituzte.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Beste gazte batek [...] Andrew Glover Youth Programm sortu zuen, legearekin istiluetan zebiltzan gazteei laguntzeko erakundea, hain zuzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Istilu usaina dago, giro arraroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Segundo gutxitan kale baketsua istilu gune bihurtu da.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Guztira 36 poliziak eta 5 suhiltzailek zauriak jasan zituzten eta 395 ustezko istilu eragile atxilotuak izan ziren.  Berria - Mundua   2006-01-04

Lan zama ez ezik, negoziazio kolektiboa eta industria plana ere istilu iturri bihurtu dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Algortako bizitegi-auzora iritsi ziren arazorik gabe, Bilbotik atera ondoren ez baitzen trafiko istilurik izan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

Arma istilu batzuk izan zirela eta, frantsesek Tidjani preso sartuko dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 21. orr.

Esaterako pentsiodunek: ez dira, ez, oso ohikoak beren erosketa ahalmena atxikitzeko erretiratuek egindako greba eta kale istiluak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Ezkontza istiluak daudenean, emazteak alferrik jotzen du poliziarengana.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 95. orr.

Little Rocken arraza istiluak gertatzen ari ziren bitartean, […].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Honatx beste Bartolo ezagun baten aipamenak nola egiten diren, amodio istilu berdintsutan: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko istilu (3); beste istilu (3); ere istilu (6); eta istilu (22); ez zen istilu (3); istilu artean (3); istilu asko (4); istilu bat (8); istilu bat izan (4); istilu batzuk (5); istilu batzuk gertatu (3); istilu ederra (3); istilu eta (17); istilu gehiago (3); istilu gogorrak (6); istilu gorriak (8); istilu guztiak (3); istilu handirik (3); istilu hartatik (3); istilu honetan (3); istilu horiek (4); istilu horietan (6); istilu hura (4); istilu larriak (23); istilu larriak izan (7); istilu larririk (3); istilu latzak (3); istilu ugari (5); istilua sortu (6); izandako istilu (4); zen istilu (6); zuen istilu (4)

artean istiluak (4); artean istiluak izan (3); arteko istiluak (8); arteko istiluak izan (3); baina istiluak (4); batean istiluak (3); dira istiluak (3); ditzaketen istiluak (3); ditzaketen istiluak ekiditeko (3); ere istiluak (9); ere istiluak izan (6); eta istiluak (27); eta istiluak izan (6); gertatutako istiluak (4); halako istiluak (3); hasi ziren istiluak (4); herenegungo istiluak (3); istiluak egon (5); istiluak ekiditeko (4); istiluak eragin (6); istiluak eragitea (7); istiluak eragiten (3); istiluak eta (13); istiluak gertatu (10); istiluak gertatu ziren (6); istiluak gertatzen (6); istiluak gertatzen ari (3); istiluak hasi (12); istiluak hasi ziren (7); istiluak izan (63); istiluak izan dira (10); istiluak izan ziren (40); istiluak izan zituen (3); istiluak izan zituzten (3); istiluak izango (3); istiluak izaten (3); istiluak piztu (3); istiluak salatu (3); istiluak salatu ditu (3); istiluak sortu (6); istiluak sortzen (5); istiluak zirela (3); izan ziren istiluak (7); izandako istiluak (10); kale istiluak (5); ziren istiluak (20)

arteko istiluetan (5); eta istiluetan (6); gertatu istiluen (3); gertatutako istiluen (3); istiluei buruz (3); istiluekin lotu (3); istiluen aurkako (5); istiluen berri (4); istiluen egunean (3); istiluen kontrako (5); istiluen ondoren (4); istiluen ondorioz (7); istiluen ostean (4); istiluetan atxilotutako (3); istiluetan parte (14); istiluetan parte hartu (6); istiluetan parte hartzea (4); istiluetan sartu (4); izan ziren istiluen (3); izan ziren istiluetan (3); izandako istiluen (5); izandako istiluengatik (5); izandako istiluetan (8); izaniko istiluetan (5); kale istiluetan (5); kale istiluetan parte (4); ziren istiluen (4); ziren istiluetan (6)

da istilurik (3); eta istilurik (10); eta istilurik ez (4); ez da istilurik (3); ez zen istilurik (14); inolako istilurik (9); istiluren bat (6); istilurik egon (3); istilurik eragin (3); istilurik ez (13); istilurik ez zen (7); istilurik gabe (13); istilurik gertatu (8); istilurik izan (21); istilurik izan ez (4); istilurik larrienak (6); istilurik nahi (9); istilurik sortu (7); istilurik sortu gabe (7); istilutan sartu (3); istilutan sartuko (5); istilutan sartzeko (3); zen istilurik (15); zen istilurik gertatu (5); zen istilurik izan (8); zuen istilurik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus