Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
isotermiko izond tenperatura aldatu gabe atxikitzen duena.
Hori dela eta, orain gehienak edari isotermikoak, txokolateak eta horrelakoak erosten dabiltza, Rakel barne. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.
Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.