Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
isolazio iz bakartzea; bakatze egoera.
Eta jende-talde baten barnean, isolazioa baino latzagoa den gerlarekiko kontsentsu bat osatzen du, jende bakuna, taldearen partaide izan arren, ez baita heltzen bere ikusmoldearen hitzez agertzera. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 134. orr.
Eta han egoten ginen ilunetik argiari begira gu, jende bakartia, isila, denak elkarrekin bilduta, baina bakoitza bere isolazioan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.