Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
islatze iz gorputz batek, norabide batean heltzen zaion argia beste norabide batean, edo norabide berean, jaurtikitzea.
Zenbat eta zorua argiago, orduan eta islatze handiago eta bero gutxiago. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.
Arga, mila islatze argitsuk kirrutua, zilarrezko suge bat bailitzan zihoan zuhaitzen artean narraska. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.
Eta islatze eta absorbatze horiek objektuaren azalaren egituraren arabera gertatzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eta islatze (3)