Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jimmyk zerbitzaria ikusi zuen leihoko kristalean islatuta: ile latzeko gizon argal bat zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Neure burua kristal ilunean islatua ikusteko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.
Ispilu handi batean islatutako argi-parrastada batek hall iluna erdibitzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.
Kalean zoazela erakusleihoetan islaturiko zeure irudiari soslaiz begiratu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.
Mendi garaiak aintzirako ur garbietan islatuak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
Gasolio putzuetan islatutako garabi, sare eta txatarra meta haiek berberek osatzen zuten ispiluaz bestaldeko mundua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.
Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Larruazala ezin egokiagoa zen belusezko errezelen gorrimina leunki islatzeko. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 58. orr.
Zeru horixkaren kontra islaturiko hiria seinalatu zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.
Testuak dioena testua bera da, hitzen ispiluan islatuko balitz bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 243. orr.
Aurpegia uretan islatzen da, gizakia gizakiaren bihotzean. Elizen arteko biblia EsZ 27,19
Airean bidaiatzen duen soinu ia guztia islatu egiten da uraren gainazala jotzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Laino-hodeiek xurgatzen dituzten izpiak % 3 badira, islatu eta sakabanarazten dituztenak beste % 23 direnez, % 26 hodei-lainoekin galtzen dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.
Beroa goraka abiatu orduko, hodeien sabaian islatu eta, erreflexioz, beheruntz dator berriro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
[Eguzkitik] datozen argi-izpiek objektu hori (makila zuri bat, adibide bat jartzeagatik) jotzen dute; objektu horrek izpi horietako parte bat alde guztietarantz ispilatzen du; islatutako izpi horietako batzuk kamera iluneko zulotik barrura sartzen dira eta objektu horren irudi (itzulikatu) bat eratzen dute atzeko aldeko horman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Argi-fluxua gauza batek emititzen edo islatzen duen argi-energiaren kopurua da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Uhin-luzera guztiak neurri berean zurgatzen dituzten gainazalak kolore griseko agertzen dira: argi asko islatzen badute, zurikara, eta bestela belzkara; hartzen duen argiaren %10 baino gutxiago islatzen duten gainazalak beltz agertzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Harridura islatu da Lainezen begitartean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 58. orr.
Ikaraldia aurpegian islatuta zeraman artean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.
Ez al duzu zeure burua Asier eta Itxasoren istorioan islatuta ikusten? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 308. orr.
Berari sentimenduak islatzea interesatzen zaiola. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
Frantziskoren gaztaroa eta Asis hiriko giroa hobekien islatzen duen idazkia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.
Irudi horiek islatzeko, Annyk marea ilun txikiak sorraraziko lituzke gure bihotzetan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.
Gogoeta egin dut zilegi dela Kixote "azken" horretan halako palimpsesto moduko bat ikustea, zeinean nolabait islatu behar baitute gure lagunaren "aurretiazko" idazkeraren aztarnek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Kolonia-inperioen osaerak sistemako unitate politiko nagusien arteko lehia izugarria islatzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Mikelek, gainera, kableak mozteko ekintzak "solidarioen filosofiaren funtsa" islatu zuela uste du. Journal laneko hainbat pasartetan gordinki islatu zituen amaganako desira eta menderatze nahia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.
Adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion, azkenarena batez ere, ezkutaezinezko kilo batzuetan islatua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.
Edozein hizkuntzatako hotsak islatzeko balio zezakeen alfabetoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Kawabatak bere lanetan [...] Japonia zaharraren edertasuna islatu nahi du. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.
Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.
Erradiazio islatua deitzen zaio fenomeno honi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Gantzak gainez egiten zuen nonahi, garbitasuna gehiegizkoa izan arren, faiantzazko xaflen artetik isurtzen zen, lurreko baldosa gorriak ezkoztatzen zituen, sutegiaren burdinurtuari islatu grisaxka ematen zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
aniztasuna islatuko (3); argia islatuz (3); aurpegian islatu (3); bat islatu (9); bat islatzeko (3); batean islaturik (3); batean islatzea (3); borondatea islatu (3); borondatea islatu behar (3); burua islatua (3); burua islatua ikusten (3); ederki islatu (3); egoera islatu (3); ere islatu (5); ere islatuko (3); errealitatea islatu (3); errealitatea islatzeko (4); hori islatu (9); hori islatuko (3); hori islatzea (3); hori islatzeko (3); hura islatu (3); islatu ahal (5); islatu ahal izateko (3); islatu behar (17); islatu behar dira (3); islatu behar du (4); islatu beharko (5); islatu beharra (3); islatu da (12); islatu dira (3); islatu ditu (6); islatu du (18); islatu duen (3); islatu dute (10); islatu egiten (7); islatu eta (8); islatu izan (6); islatu nahi (28); islatu nahi du (4); islatu nahi izan (13); islatu nahian (5); islatu zen (24); islatu ziren (5); islatu zituen (11); islatu zuen (37); islatu zuten (13); islatua ikusi (4); islatua ikusten (5); islatuko balu (4); islatuko da (9); islatuko dela (3); islatuko du (3); islatuko duen (6); islatuko duten (3); islaturik ikusi (4); islaturik ikusten (3); islatuta ikusi (3); islatuta ikusten (5); islatzea lortu (3); islatzeko moduan (3); islatzeko orduan (3); ispiluan islaturik (3); ondo islatu (11); ondo islatu zuten (5); sentimenduak islatzea (3)
bat islatzen (22); bat islatzen du (11); bat islatzen zuen (3); batean islatzen (3); batek islatzen (3); beharra islatzen (3); berak islatzen (3); bertan islatzen (3); bezala islatzen (3); bizia islatzen (3); bizimodua islatzen (3); bizitza islatzen (3); borondatea islatzen (11); borondatea islatzen du (3); borroka islatzen (3); da islatzen (3); dela islatzen (4); dela islatzen du (3); dena islatzen (5); du islatzen (3); dute islatzen (3); dutela islatzen (3); ederki islatzen (9); ederto islatzen (3); egoera islatzen (6); ere islatzen (17); ere islatzen da (6); ere islatzen ditu (3); errealitatea islatzen (5); ez da islatzen (3); ez du islatzen (3); ez dute islatzen (3); ezin hobeto islatzen (7); garbi islatzen (3); gehiago islatzen (3); giroa islatzen (3); guztia islatzen (6); guztiak islatzen (4); harremanak islatzen (4); herritarren borondatea islatzen (4); hobeki islatzen (3); hobekien islatzen (6); hobekien islatzen duen (3); hobeto islatzen (10); hobeto islatzen du (4); hori guztia islatzen (3); hori islatzen (17); hori islatzen da (3); hori islatzen du (4); horrek islatzen (4); horrek islatzen du (3); indarra islatzen (3); irudiak islatzen (4)
islatzen da (59); islatzen dela (4); islatzen delako (3); islatzen den (15); islatzen dena (6); islatzen dira (19); islatzen direla (5); islatzen diren (4); islatzen ditu (23); islatzen dituela (3); islatzen dituen (8); islatzen dituzte (13); islatzen dituzten (10); islatzen du (142); islatzen du hobekien (3); islatzen du horrek (3); islatzen duela (19); islatzen duelako (7); islatzen duen (39); islatzen duena (9); islatzen dugu (4); islatzen dute (41); islatzen dutela (6); islatzen dutelako (5); islatzen duten (25); islatzen dutena (4); islatzen dutenak (6); islatzen eta (6); islatzen ez (14); islatzen saiatu (5); islatzen zen (29); islatzen ziren (9); islatzen zituen (11); islatzen zituzten (3); islatzen zuen (31); islatzen zuten (14); jarrera islatzen (3); kezkak islatzen (3); lana islatzen (3); moduan islatzen (3); mundua islatzen (3); nahia islatzen (4); nola islatzen (6); ondo islatzen (7); ondo islatzen du (3); ongi islatzen (4); orobat islatzen (3); porrota islatzen (4); porrota islatzen dute (3); uretan islatzen (5)