Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antropologoak islandiar edo finlandiar saga frankotan agertzen zen "zaldikatze eroaren" kontzeptuari buruzko xehetasunak eskatu zizkion. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 165. orr.
Larsson suediarra, Sigurdsson islandiarra eta Torgovanov errusiarra dira ezagunenak. Berria - Kirola 2004-02-25
Felixsson eskuin alboko islandiarra. Berria - Kirola 2004-04-24
Reykjavik sarraskitu zuten, lapurreta ugari egin eta laurehun bat islandiar hartu esklabo. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.
Gauza bakar bat dago errege saxoiaren erantzun miragarri hori baino miragarriagorik: islandiar bat izatea, hain zuzen, garaituen odoleko gizon bat, hura sekulako idatziz eman zuena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.
Suediarra edo islandiarra ematen zuen andre gazte bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Begiak, berriz, oso urdinak, nola izaten diren urdin, ez islandiar edota suediarrenak, baizik eta, areago, North Capeko jendearenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.