Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isla bat agertu eta enbarkazioa hurbiltzean desagertuko da, gero beste uharte batzuk ikusiko dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.
Bai, alakalufe indioak bizi izan dira menderik mende hemengo isla, badia eta kanaletan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.
Egun horretan ikusiko duzu Onen Isla. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.
Txinak 1.220 milioi biztanle ditu, Nauru izeneko isla batek 12.000 inguru bere 21 kilometro koadrotan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.
Ibaiko islara itzultzean, harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Aldi berean, Iceblink izotzauslea Falkland isletara bidean joango da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 399. orr.