Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi haien sakonguneetako isla putzuko urarena bezalakoa zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.
Behin ikusi zuen urrearen distira, baina Weasley bikietako baten eskumuturreko erlojuaren isla zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.
Ispilua nolako, halakoxea izaten da isla. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.
Ispilutik hain hurbil zegoenez, Harryren sudurra ia ukitzen ari zen bere isla. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.
Bere aurpegiaren isla edalontzian atzematera saiatu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.
Gora egiten ikusi nituen, pauso geldiekin, hiru orban beltz ziruditen asfaltoaren islaren gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Argi egiten duen argitik islara dagoen alde bera dago jakinduria sortzailea eta sortuaren artean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.
Ilargiak uretan egiten zuen isla ere deskribatzen ahal dizuet. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.
Ispiluetan dirdizka mila islatan ugaltzen zen ehun lanpararen argipean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Eta zer egin behar du hurrena maitasunak erotutatako txoro batek?, galdetu zion bere islari isilka, Victoriako taberna hutseko ispilu itxuraldatzailean ikusten baitzuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.
Morse andrea ispiluko islari so egon zen, hotz eta motz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Egongelako argiak isla egiten zuen hormigoi bustian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.
Suaren isla hartzen zuten dendako neskameak han utzitako tentelkeria xalo handiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Farolak etorbidean gaindi izekitzen ari ziren eta isla berdeak jaurtikitzen zituzten etxe-bloke moreen gainean. Ilunabarraren isla gorriez gozatzea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Nire kilkerra beltza da, isla gorrizta ttikiekikoa. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 55. orr.
Isla ilunak hauteman ditu autoaren karrozerian. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 91. orr.
Han argitasuna zen nagusi, leihoen argiaren isla angeluzuzenek eta banaketa-autoen 8 itxurako nikelezko osagarriek sortzen zituzten dirdaiek eraginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.
Isla hutsa da ametsetan ikusten dena: benetako aurpegiaren aurrean, aurpegiaren irudia. Elizen arteko biblia Si 34,3
Gizarte forma edo eredu baten isla naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.
Gai horiek izan al dute islarik literaturan? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.
Agian albo-herrikideen arteko gorroto eta ezinikusien isla baino ez dira halako hitzak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.
Bere garaiko iritzi nagusiaren isla baino ez da Etxegarairena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Garaipenaren isla zen haren begien distira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
Zinez esan daiteke Maupassanten barne bidearen isla dela haren obra gehiena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Giza adimenak errealitatea errepresentatzen du, errealitatearen hala holako isla bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.
Oro har, X katea bere "ispiluaren aurreko isla den" (hots, atzekoz aurrerakoa den) X kateak jarraiturik eraturiko perpausak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.
Euskal Herriko gatazka politikoaren islarik ere bada han-hemenka liburuan. Berria - Kultura 2004-10-23
Odolaren isla lauso bat da linfa: odol-plasmaren itxurako likido bat, funtsean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Ez zuen bete-beteko sentipenik adierazten, ezpada sentimendu baten isla ahula. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Etorkizunak, berriz, ez du aurpegi eta isla jakinik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Hizkuntza baten bereizkuntza fonemiko orok du bere isla grafikoa hizkuntzaren ortografian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.
Zeharo murgildurik gauden suntsipen zurrunbilo hori gizarte, produkzio eta kontsumo sistema baten isla zuzena dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.
Munduan azken urteotan izan diren gertaerek isla zuzena izan dutela zineman. Berria - Kultura 2004-09-17
Estrukturalismoak isla oparo eta aberatsa izan du euskararen ikerketan Mitxelanaren fonologiazko maisu lanetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 78. orr.
Isla zehatzik gabeko arerio-kide beldar-irudi hori aurrean definituz baitoakizu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.
Egun iraganen isla atzeratuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.
Mugitzen den gorputz batek mugi-ezinezko beste bat, geldirik dagoena, jotzen duelarik, aitzina mugitzeko gisan isladatua da, eta jo duen gorputz geldiaren planoarekin isla-marrak osatzen duen angeluak, plano berarekin jotze-marrak osatzen duen angeluaren neurri bera du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 153. orr.
· Atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.
Eta azkenean haritxo gorrizko amaraun itsusi bat osatzen da, ezpain-isla lausotuz eta efektu guztia hondatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
Mailaren behereneko partean, eskuin aldera, dirdir-isla zuen esfera koxkor bat ikusi nuen, nekez jasan zitekeen distira zeriona. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
aldaketaren isla (3); aniztasunaren isla (8); aniztasunaren isla da (4); arimaren isla (3); asmoaren isla (3); aurpegiaren isla (5); baten isla (33); baten isla dira (3); benetako isla (3); bere isla (13); beren isla (3); bizitzaren isla (4); dira horren isla (3); du isla (5); duen isla (7); egoeraren isla (5); eguzkiaren isla (4); ere isla (6); ere isla izango (3); ereduaren isla (4); errealitatearen isla (6); eta horrek isla (4); eta horren isla (9); eta isla (9); ezinaren isla (4); gizartearen isla (12); gizartearen isla izan (3); haren isla (6); horrek isla (10); horrek isla izan (4); horrek isla izango (4); horren isla (65); horren isla da (15); horren isla dira (12); horren isla izan (5); horren isla zuzena (4); ingurunearen isla (3); irudiaren isla (6)
isla argia (6); isla aztertu (3); isla baino (9); isla baino ez (7); isla baita (4); isla baizik (6); isla baizik ez (5); isla bat (5); isla besterik (7); isla besterik ez (7); isla da (72); isla de (10); isla de los (4); isla dela (19); isla den (4); isla dira (28); isla direla (7); isla diren (5); isla egiten (4); isla ere (11); isla ere bada (3); isla eta (9); isla ez (5); isla garbia (5); isla gisa (4); isla ikusi (4); isla izan (48); isla izan behar (8); isla izan da (3); isla izan dezan (4); isla izan dira (3); isla izan du (3); isla izan nahi (3); isla izan zen (9); isla izanen (3); isla izango (20); isla izango da (4); isla izango du (8); isla izatea (9); isla marrazten (3); isla zehatz (3); isla zen (5); isla zuzena (18); isla zuzena da (6); isla zuzena dela (3); isla zuzena izango (3)
islarik ez (5); islarik izan (6); izaeraren isla (3); izan du isla (3); izan zuen isla (3); la isla (8); la isla de (6); nire isla (4); nortasunaren isla (3); politikoaren isla (9); porrotaren isla (4); sakonen isla (3); sentimenduen isla (3); suaren isla (4); zuen isla (8)