Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andreek agintzen zutela eta gerra egiten zutela, bitartean gizonek aziendak gobernatzen eta artilea iruten zutelarik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Artilea iruten ari zirela aritzen omen ziren emakumeak kantuan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.
Tia Pacak madre eta padreren ezkontzarako irun zituen izarak ea han utzi behar genituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 140. orr.
Begira nola hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten. Elizen arteko biblia Lk 12,27
Bere etxe aitzinean iruten ari den emakumea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Nik ez dakit iruten, baina bai irakurtzen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.
Behi eta ardi joareak, iruten artzeko tresnak, asto eta mandoen bizkarrean ezartzen ziren kakoletak. Herria 2003-07-17
Bere hindu-herrikideei beren kotoia berriro eskuz irun eta ehotzeko eskatzean, Gandhi bide bat erakusten ari zitzaien Mendebaldeko ekonomi amaraunaren sare ikuskorretatik libratzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.
Elurra isil ari du kanpoan, teilatu gainetan mutu, zuk irun eta amets egiten duzu, urruneko zera batean... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.
Euliek sarea irun zuten gela eguzkitsuetan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.
Museo bat du Madame Beylek bere hiru pisuko jauregitxoan, oso gaztetatik nekez, diruz eta ilusioz batu, bildu, irun eta aniztu duen bildumarekin gainezkatutako museo paregabea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.
Iruteko ardatzak bezala birarazten zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.
Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.
Irutetik bizi den andere pobrea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.
irun eta amets (3)