Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, egia ote, bizkonde, Tourvel andreari atxikia zauzkan sentimendua iruditu bat baizik ez izatea zuretzat? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.
Baina gure aitak, Chiaramonterengandik berri lasaigarriak jaso bazituen ere, ezezkoa egiten zuen buruarekin, desilusionaturik, gure aita oso kaskagorra zelako, lehenbiziko irudituak aldatzeko ezgauza. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 225. orr.
Bere irudituan, mespretxu handienaren biktima zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.
Hitz bitan esateko: amarus, laru, margul, margo, amargo hitzak, elkarren orpoz orpokoak direla, alegia, nere irudituan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.