Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irudipen 1 iz irudimenak osaturiko ustea.

Gauez entzuten nituen hotsak nire irudipenak izan zitezkeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Geure sentsuen eta geure burmuinaren izaerak eragiten dizkiguten irudipen ustelak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Zirriborroetan -irudipen hori nuen-, bere begiei eta bere ezpainei deitzeko modua bakarrik salbatzen zen: North Cape eyes, Thule lips. -Atera burutik irudipen horiek -esan zidan nire gidariak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Ezin dut irudipen bat burutik kendu: ama izatearekin alderatuta, aita izatea nahiko zeregin abstraktua dela, alegia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.

Jainkozko irudipen eta berokeria mistiko haiei guziei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Irudipen hark bultzatuta, alegia Williamen adiskidetasuna berreskuratu, dena berriro bere oneratu, estuasuna amaitu, eta orain bai garaipena eta bai isekarako libre zegoela [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.

Berriro nagusitu zitzaion egun hartako irudipen bera, bakearena, atsedenarena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.

Dena bere irudipena eta gezurkeria izan ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Zeure irudipena besterik ez duzu hori, Hanna...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Ene irudipena da, Joanes Paulo II.ak […] New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan, giza eskubideen oinarriak eta eremuak finkatu nahi izan zituela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Edo agian nire irudipena izango zen, atari zurbil hartako eta lehengusuaren harrera gela ilun hartako argi eskasiak sortua.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 79. orr.

Gure moduko kalezulotarren irudipena izaten da nekazaria lurrarekin halako batasun mistiko goxo batean bizitzen dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Urrunetik, oso urrunetik, garrasi batzuk entzutea ere iruditu zait, baina irudipenak izan daitezke, ez nago batere ziur.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

Irudipena ematen diate etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen ari haizela, eta bataila guztiak galtzen dituala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Engainuzko irudipenetan erori nahi ez badute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.

2 (izenondoekin)

Irudipen hutsa zen barrearena, noski, hortz haiek handiegiak baitziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

Baliteke neure irudipen hutsa izatea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Argia irudipen hutsa baita, zarata irudipen hutsa baita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Irudipen txoro bat izan nuen: andre-gizon haiek Goizederren gurasoak zirela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.

Postaburuaren irudipen xelebreek eraginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Lehenbizi, inondik ere ikusten ez dena badela sinetsi, eta gero, sinetsi dugun hura ikustera iritsi (benetan edo irudipen hutsez den berdintsu dio hemen: biak dira errealak eta gezurrezkoak).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Bere izakerari buruz zeukan irudipen ilun bat baieztatzen zuen horrek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

· Ikuskizun bakan eta gehienbat lazgarriak iradokiko zidan, seguru aski, honako irudipen objektiboki guztiz ulergarri hau: gu ere, Lurra, ilunpetan zintzilik, hots, ziztuka gabiltzala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

3 irudimenak osaturiko ikuspena.

Ikusten zuen ikusi gizajoak bere buruan koroia, Trebisondako erresuma nagusiko koroia gutxienez, bere besoaren indarrez irabazia noski; eta irudipen hauek zemaioten gozamenak bultzatua […].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Fedezko zera hauetan, izan ere, nork bere joera, gustu, nortasun, debozio edo teorien araberako irudipenak ikusten baititu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Deabrua irudipen gaiztoen bidez Frantzisko haietatik urruntzen saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Lorategi publikoan antzeko irudipen bat izan dut, arestian: landareek, soropilek, Olivier Masquereten iturriak itxura tematia zuten, hain adierazpen gabeak izatearen poderioz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 271. orr.

Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: [...] sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Edo mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

4 susmoa.

Gauzak sakon aztertuz gero, irudipen hori okerra dela konturatzen gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Urduritasunak eragindako irudipen paranoikotzat hartu nituen begirada izutu haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Hala ere, gizona aspaldidanik ezagutzen nuelako irudipen zentzugabea izan nuen: garaia, argala, lirain samarra...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Susmo hura ez zen hutsetik sortutako irudipena izango, baizik aurretik irakurritako zerbaiten oihartzuna.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.

Beharbada oker egongo naiz, baina nire irudipena da ez garela leku horretatik asko mugitu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen hitzaurrea irudipena da; hemen irudipen-ikusmenaz infernuaren luzera, zabalera eta sakontasuna ikustea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 69. orr.

Ez ote zen dena irudipen kontua izango?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 227. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berez, ez dihardu barrez, burezur hilek ez baitute barrerik egiten, barre-irudipen soila da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Urruntasun irudipena inoiz baino bortitzagoa izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Aurpegi zurbila dute, karminik gabea eta batzuek serioa; eta zeregin zehatza dute: zintzotasun-irudipena ematea horrexen bila doazenei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Mututasuna, bakartasun irudipen horrekin ezkontzen joan zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Izaeraz biguna zen; ezagutu berritan halako garraztasun- eta irmotasun-irudipena ematen zuen; hori, ordea, haren familiako giro gogor eta garraztuaren isla baizik ez zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

7 irudipenezko izlag

Hortik, beraz, psikiatraren irudipenezko ustea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Ez ginen oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baizik, geure begiz ikusi baikenuen haren handitasuna.  Elizen arteko biblia   2 P 1,16

Errealitate izeneko mundu irudipenezko hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

8 irudipena eduki irudipena izan.

-Irudipena daukat norbait zelatan ari dela lainoaren atzetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.

Irudipena neukan nigandik zerbait jakin gura zutela, baina burua higitzea zen egin nezakeen gauza bakarra: ez nuen ezer ulertzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 194. orr.

Baina orain irudipena daukat gaixoa edo eria baino hobeki ez ote datozkion mina eta minarekikoa gure baitan joka darabilgun morbo-haize honi: mina, minduna, minbera eta mindua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Irudipena daukat lurralde hori egilearentzat zerbait obsesiboa dela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

Hala ere, irudipena daukat -edo neukan, berarekin hitzegin bitartean- Hassanek ez zuela esandakoa benetan sinisten, baizik eta sinistu egin nahi zuela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Gainera, irudipena daukat, urteetan aurrera, 35etik gora-edo doazenentzat, istorioak ez ote diren soberan gelditzen; eurek daukate kontatzeko aski.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

9 irudipena izan du ad

"Ez dakit", erantzun du Egeak, "irudipena dut".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.

Irudipena dut jendartean nagoenean gustagarri gertatzeko desira gehiegizkoak naturaltasunez jardutea eragozten didala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Ez zekien aberatsek zer jaten zuten, eta irudipena zuen okela, okela eta okela besterik ez zutela jaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Irudipena nuen ez ote zuen maitaleren bat han, eta, seguruena, negozioak ere izango zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Zuri entzunda, David, irudipena dut ez ote duzun uste bidegabeki jokatzen ari garela zurekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.

Irudipena izan zuen kontakizun ona eta umoretsua aterako zitzaiola.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Zerbitzariak ea elkarrekin gindoazen galdetu zuenean, baietz erantzun nion, eta irudipena dut ahotsa hautsi zitzaidala hitz egitean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Une batez, Varsovian nengoelako irudipena izan nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina irudipen (4); bere irudipen (3); edo irudipen (6); eragindako irudipen (3); eta irudipen (6); irudipen bat (8); irudipen eta (7); irudipen hori (24); irudipen horiek (5); irudipen horrek (4); irudipen horrekin (3); irudipen hura (8); irudipen huts (3); irudipen hutsa (19); nintzelako irudipen (3); nire irudipen (6); nire irudipen hutsa (3); zer irudipen (3); zuen irudipen (5); zuen irudipen hura (3)

baina irudipena (11); baina irudipena dut (5); baten irudipena (4); bigarrena irudipena (5); bigarrena irudipena da (5); da irudipena (3); duen irudipena (3); ene irudipena (3); ene irudipena da (3); eta irudipena (16); eta irudipena dut (5); eta irudipena izan (5); hitzaurrea irudipena (4); hitzaurrea irudipena da (4); irudipena baino (3); irudipena besterik (5); irudipena besterik ez (5); irudipena da (24); irudipena dauka (4); irudipena daukagu (4); irudipena daukat (29); irudipena du (6); irudipena dut (33); irudipena duzu (3); irudipena ematen (7); irudipena ere (4); irudipena eta (3); irudipena izan (44); irudipena izan dut (5); irudipena izan nuen (15); irudipena izan zuen (13); irudipena izango (13); irudipena izango zen (7); irudipena izaten (7); irudipena izaten nuen (3); irudipena neukan (7); irudipena nuen (10); irudipena sortzen (3); irudipena zeukan (3); irudipena zuen (11); izandako irudipena (3); lehen hitzaurrea irudipena (4); lehen irudipena (3); nengoelako irudipena (4); neure irudipena (3); neure irudipena izango (3); nintzelako irudipena (3); nire irudipena (17); nire irudipena da (4); nire irudipena izango (4); nuen irudipena (3); zelako irudipena (3); zen irudipena (4); zuelako irudipena (6); zuelako irudipena izan (4); zuen irudipena (4)

bere irudipenak (8); eta irudipenak (3); eta irudipenezko (4); irudipenak ikusten (3); irudipenak izan (3); irudipenak izango (3); nire irudipenak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus