Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza primateok jakin-min handia izaten dugu, eta ipurterreak, ausartak eta irudimentsuak gara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Bereziki Pete, Nipper eta biok baino irudimentsuagoa baitzen istorioak asmatzen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.
Eskoziarra jokalari tinkoa da, eta Aussel, bizia eta irudimentsua; elkarrekin ongi moldatzeko biko egokia. Berria - Kirola 2004-08-17
Literatura asmakari bat da beste bizitza batzuk bizitzeko, bizitza paraleloak, alternatiboak, irudimentsuagoak, alaiagoak edo tragikoagoak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.
Hauen oroitzapena oso laburra eta ahula izaten dela jakinda, baldin eta gizadiarengan ezohikoa den indar irudimentsu batek ez badu bere boterearekin objekturainoko distantzia gainditzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Ekintza baketsua, irudimentsua eta sinpatikoa. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Konponbide irudimentsua izan da Anekdotarik sinpleenak Dick Turpinenak baino abentura arriskutsuago edo Casanovarenak baino enkontru galaiago bilakatzen ziren haren hitz irudimentsuetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 146. orr.
Dramaturgia irudimentsua eta aktore-lan sendoa. Berria - Kultura 2004-03-04
Richardsonen pase azkarrak eta irudimentsuak baliatuz. Berria - Kirola 2004-10-17
Burua nekatzen hasi zen enperadoreari, ministerioari, gobernuaren soldatapeko guztiei, goikoengatik hasi eta azken udaltzainaganaino, modu aski irudimentsuan adarra nola jo aurkitu nahirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.
Une batez, suz inguraturiko izotz puska bat, arrautzopil sorpresadun bat nintzelako irudipen tristea izan dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.
eta irudimentsua (3); eta irudimentsuak (4); irudimentsua eta (3)