Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudimena da atseginaren akuilua; era honetako gozamenetan irudimenak gobernatzen du dena [...]; ez al dugu ba berari esker gozatzen? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.
Memoriaren eta irudimenaren ezteietatik sortutako istorioak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.
Irudimenari hegoak libre utzita. «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.
Irudimenari ateak zabalduz. «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.
Gero haietaz hitz egiten zigun, irudimenari bidea zabalduz. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.
Laster seneratu ziren, konturaturik gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.
Eugeni, erabili zure irudimen guztia, lizunkeria azken muturreraino eramateko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.
Guztia hire irudimenaren asmazio bat besterik ez dun izan! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 240. orr.
Gure irudimenari utzi beharko diogu lan egiten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.
Iritzi honen arabera espazioaren eta denboraren apriorizko adigaiak irudimenaren sorkariak baino ez dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.
Irudimena baretu eta menderatzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.
Gure irudimena kaldan da eta egoera ikaragarriak sortzen ditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.
Gizakiaren irudimenak ezin asmatu du hura baino ikuspegi goibel eta negargarriagorik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Bi gisetara ulertzen dugula kantitatea: hau da, abstraktuan eta azaletik, irudimenak asmatu bezala; edo substantzia bezala, adimenak baizik egin ez dezakeenaren arabera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.
Ni neu ere bat naiz eta nire gorputza hemen dagoela sentitzen dut; baina irudimenak eraginda, nahi dudan lekura aldatzen naiz, nahi dudanarekin solastatzera. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.
Berriz ere katedralaren inguruan dabilkio irudimena hegaldaka. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.
Jendeak, normalean, arauak alde batera utzi eta irudimenez jokatzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.
Irudimen biziko pertsonek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.
Burke jaunaren irudimen emankorra. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.
Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Nire irudimen sukartuaren gorabeheraren bat zela pasatu zitzaidan burutik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.
Ez zen dena irudimen hutsa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.
Gaitz gehien-gehienak irudimen hutsa direla. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.
Irudimen trebea eta buruargitasun zorrotza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.
Irudimen hegalaria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.
Irudimen lizunena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.
Bere irudimen likitsari askabidea eman ziolarik, etorkizuna aukera dirdaitsuz beterik agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.
Juduen irudimen gaixotuak asmatutako ergelkeria. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Utikan gazteriaren irudimen galgarria! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.
Irudimen handia du irainak asmatzeko. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.
Zenbait saltoki irudimen handiz eraikiak ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.
Irudimen handiko plano eta koadro fantastikoak egin zituen Antzinako Erromaren arkitekturan oinarrituta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.
Baldin eta zinabrioa batzuetan gorria eta besteetan beltza, batzuetan arina eta besteetan pisua balitz,[...] orduan nire irudimen enpirikoak inoiz ez luke zinabrio pisua pentsatzeko aukerarik izango. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.
Irudia irudimen produktiboaren ahalmen enpirikoaren produktu bat dela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.
Berehala erabaki nuen nire irudimen asaldatuak engainatu ninduela. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.
Zientziaren jardunbidearen irudimen fasean funtzionatzen du zientzialariak artistak bezala; hipotesiak eratzeko orduan, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.
Apenas dagoen eleberrigilerik, fisikariek unibertsoaren historia kontatzen duteneko irudimen-erakustaldi bikaina berdindu dezakeenik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Zeren heriotza, irudimen kontuan, biziaren paretsukoa baita. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.
Giza izaeraren irudimen-. ausardia- eta aldakortasun-ahalmenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.
Bere lehengo mundu koloretakoa, eta are haren oroimena, ahultzen eta barnean itzaltzen ari zitzaizkion bitartean, ikusmen-, irudimen- eta sentiberatasun-mundu berri bat ari baitzitzaion aldi berean jaiotzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.
Irudimen apur batekin, itsusia ere ez zela erran zitekeen, gauzen izaera sobera bortxatu gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.
Mesfidatia, harroa, mutua, setatsua, jokatzekotan beti behar du xake taula aurrean, ez baitu irudimen izpirik ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.
· izond Baina bertsolariarentzat ez da gauza tristeagorik eta irudimen-moztaileagorik, pareta zuriari eta argi gorriari begira aritu beharra baino. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.
Kasu hura, hilketa arrunt, itsusi eta nardagarri bat zela, eta ez liburu eta nobeletan agertzen diren amodio-istorio irudimen-galgarria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.
Giza irudimenaren sorkari baten jaiotza. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.
Nire haur irudimen gaixoa saiatzen zen haien kontaeren hutsuneak betetzen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.
Herri-irudimenaren xalotasuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.
Ikustetik irudimenera igaro garenean, hasiak gara dagoeneko begiralea kontuan hartzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.
Baina, gutienez, hiru metro gorako hesi xixtadun eta tinke haien artetik, aleman armatuen zangopetik, zenbait minutaz ihes joaiten zirelako irudimena zeukaten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 12. orr.
Irudimenezko hautematea oinarritzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.
Gerra gehiagoren bila zebiltzan umeek, irudimenezko beren abenturentzako gerra erreal bat nahi zutenek. Berria - Kultura 2004-05-28
Frantsesez "image" (´irudi´) hitzetik zuzenean eratorri den izenlagun bakarra "imaginaire" (irudimenezko) da, eta irudimenarekin lotzen duen zentzu espezializatu bat hartu du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.
5. irudian irudimenezko paisaia bat erakusten da perspektiba linealean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.
Irudia gainazal plano bat bezala pertzibitzen delako pertzibi daiteke hobeto irudian irudikatzen den irudimenezko hirugarren dimentsioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.
Fikziozko hiru dimentsioko espazio bat, irudimenezkoa, baina analogiazko zantzu batzuen bidez espazio errealari atxiki dakiokeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.
Hona nola definitzen duen distantzia psikiko hori Pierre Francastelek: "alde batetik irudikapeneko objektuen arteko erlazioa, eta, bestetik, irudikapeneko objektuaren eta ikuslearen arteko erlazioa arautzen dituen irudimenezko distantzia tipikoa". Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
ametsa eta irudimena (3); baina irudimena (3); baina irudimenak (3); bere irudimen (5); bere irudimena (14); bere irudimena eta (4); bere irudimenak (4); da irudimena (5); ere irudimen (3); eta bere irudimena (5); eta irudimen (17); eta irudimena (27); eta irudimenak (11); eta nire irudimenak (3); gure irudimena (8); haren irudimena (3); irudimen apur (3); irudimen asaldatuak (3); irudimen handia (7); irudimen handiko (9); irudimen handikoa (3); irudimen hutsa (8); irudimen hutsaren (3); irudimen pixka (3); irudimen produktiboaren (6); irudimen sukartsuaren (3); irudimena baizik (3); irudimena da (4); irudimena erabili (4); irudimena erabiltzen (4); irudimena ere (4); irudimena eskatzen (3); irudimena eta (30); irudimena ez (4); irudimena izan (5); irudimena landu (4); irudimena pizten (4); irudimenak bere (4); irudimenak edo (4); irudimenak edo dena (4); irudimenak ere (4); irudimenak eta (4); irudimenak ez (5); irudimenak ezin (6); nere irudimen (5); nire irudimen (9); nire irudimena (18); nire irudimenak (18); nire irudimenak edo (4); zure irudimen (3)
bere irudimenaren (7); bere irudimenean (12); bere irudimeneko (3); beren irudimenaren (3); da irudimenaren (5); den irudimenezko (3); duen irudimenaren (3); duen irudimenezko (5); edo irudimenaren (4); edo irudimenezkoa (4); ere irudimenaren (3); eta irudimenarekin (5); eta irudimenaren (7); eta irudimenari (3); eta irudimenaz (3); eta irudimenean (4); eta irudimenez (4); eta irudimenezko (7); giza irudimenaren (4); gure irudimenaren (5); gure irudimenaz (4); gure irudimenean (4); haren irudimenean (4); irudimenaren ahalmen (3); irudimenaren arabera (6); irudimenaren bidez (6); irudimenaren bitartez (4); irudimenaren eta (8); irudimenaren funtzio (3); irudimenaren sintesi (11); irudimenean baino (5); irudimenean baizik (3); irudimenean eta (4); irudimenean ez (3); irudimenez eta (3); irudimenezko mundu (3); irudimenik gabe (4); irudimenik gabeko (4); nire irudimenaren (9); nire irudimenari (4); nire irudimenean (12); orduan irudimenaren (3); zure irudimenaren (3); zure irudimenean (3)