Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irudikatze 1 iz imajinatzea.

Norbaitek gauza bat gozatzen duela irudikatze soilagatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.

Bizimodu berria irudikatze hutsak beste gizon bat bihurtu duela ematen du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Izuz dardarka hasten zen Sergeiren eta gurasoen arteko topaketa irudikatze hutsarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.

Min ematen zidalako Danelen jokoaren txantxaz haratagoko aukera mingarri bat irudikatze soilak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

2 irudi bidez adieraztea.

Keinu horiek lotsagabekeriaren irudikatze hutsa ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.

Hunkituta egin zuen topo bere gaztaroko irudikatze grafikoarekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Naturaren irudikatze errealistaren maisutzat jo dute adituek Carlos de Haes.  Berria - Kultura   2004-03-11

Errealitate eta bizitzaren irudikatze poetikoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Zer eratakoa eta zeren bidezkoa da irudikatze hori, nola tratatzen ditu irudikatze horrek espazioa eta denbora, errealitateaz dugun ikusmoldearen kategoria nagusiak diren horiek?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Irudikatze horrekin jarraituz, esan daiteke B-k A ordezkatzen duela, zerbaitetan B Abaino hobea delako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudikatze hori (5); irudikatze hutsak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus